OharEleanitzak|旅遊線上App不用買

シェア記事:

【免費旅遊App】OharEleanitzak-APP點子

OharEleanitzak aplikazio esperimentala da, eta QR kodeak irakurtzeko erabiltzen da. Aplikazioa web helbide bat duen edozein QR kode irakurtzeko gai da baina bere erabilerak zentzu handiagoa hartzen du aplikazioarentzat espreski prestatutako QR kodeak irakurtzean.

【免費旅遊App】OharEleanitzak-APP點子

Zergatik?

OharEleanitzak aplikazioarentzat prestatua izan den kode bat irakurtzen denean kode horren edukia OharEleanitzak aplikazioa ezarrita dagoen hizkuntzan irekiko da. Horrela, posiblea izango da kodeen edukia bederatzi hizkuntz ezberdinetan atzitzea: euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez, frantsesez, katalanez, galizieraz, alemanieraz, italieraz eta portugaleraz.

【免費旅遊App】OharEleanitzak-APP點子

Aplikazioa erabiltzen den lehen aldian erabiltzaileari galdetuko zaio zein hizkuntzatan ezarri nahi duen hizkuntza eta hortik aurrera hizkuntz horretan atzituko dira edukiak. Noski, edozein unetan ezarritako hizkuntza aldatu ahalko da.

【免費旅遊App】OharEleanitzak-APP點子

Nola sortzen da eduki eleanitza?

Aplikazioa ezarrita dagoen bederatzi hizkuntzak ez ezagutzearen ondorioz, ezagutzen ez diren hizkuntzetarako itzulpenak makinek burututako itzulpen automatikoen bitartez egiten dira. Hori posible egiteko Google Translate zerbitzua erabiltzen da (https://translate.google.es/). Hori dela eta, itzulpen horiek ez dira ezin hobeak, horixe da aplikazio hau esperimental gisa sailkatzearen arrazoi nagusia. Aplikazioaren helburua kodeek gordetzen dituzten edukien inguruko ideia orokorra ematea da, bere ama hizkuntza axola gabe, baina, zoritxarrez, ezin da itzulpen horien ulermen osoa ziurtatu.

【免費旅遊App】OharEleanitzak-APP點子

Horretaz gain, galiziera eta euskararen kasuetan izan ezik, testuak entzuteko aukera egongo da, horiek irakurtzeaz gain. Itzulpenekin bezala, audioa modu automatiko batean sortzen da, VoiceRSS (http://www.voicerss.org/api/) zerbitzua erabilita.

【免費旅遊App】OharEleanitzak-APP點子

Aplikazioaren inguruan

OharEleanitzak nire Gradu Amaierako Proiektua osatzen zuten hiru osagaietako bat da. Hasiera batean, bost hizkuntzatan eskuragarri zegoen QR irakurle sinple bat zen. Gainontzeko osagaiak WordPress bidez egindako webgune bat eta WordPress-entzako egindako gehigarri bat ziren. Webgunea edukiak modu sinple eta ulergarri batean kokatzeko erabiltzen zen eta gehigarria itzulpenak eta QR kodeen sortzea kudeatzen zituen.

【免費旅遊App】OharEleanitzak-APP點子

GAP-a entregatu ondoren, Pasai San Pedron kokatutako Albaola Itsas Kultur Faktoriarako funtzionalitate gehiago garatu ziren, itzulpenen kalitatea hobetu (Apertium zerbitzutik Google Translate-rako trantsizioa) eta audioa sortzeko gaitasuna garatzeko.

Aplikazio hau Albaolarako garatutako Albaola QR aplikazioaren anaia bikia dela esan daiteke. Bien arteko ezberdintasun nagusia aplikazioak onartzen dituen hizkuntz kopurua litzateke, OharEleanitzak 9 hizkuntzatan dagoen bitartean Albaola QR 20 hizkuntzatan eskuragarri dagoeta.

【免費旅遊App】OharEleanitzak-APP點子

Azkenik, OharEleanitzak eta Gradu Amaierako Proiekturako garatutako gainontzeko osagaiak GPL lizentziapean jarri dira, nahi duenak horiek erabili edota moldatu ahal ditzan.

Esker onak

Aplikazioaren testu gehienak itzulpen automatikoen bidez sortu diren arren, horietako batzuk ezagun eta lagunen bitartez gauzatu dira, musutruk laguntzeko prest egon direnak. Horregatik, itzulpenak egin izana eskertu nahiko nieke Isaac (katalanezko itzulpenak), Frauke (alemaniera), Phillipe eta Sebas (frantsesa) eta Chiara-ri (italiera).

免費玩OharEleanitzak APP玩免費

免費玩OharEleanitzak App

OharEleanitzak APP LOGO

OharEleanitzak LOGO-APP點子

OharEleanitzak APP QRCode

OharEleanitzak QRCode-APP點子
熱門國家系統支援版本費用APP評分上架日期更新日期
未知Android
Google Play
1.0
App下載
免費
1970-01-012015-03-13
シェア記事: