OHARRA: Jolasteko gomendagarria da WIFI bidez egitea, bideoak kargatu ahal izateko eta datuzko tarifa muga ez jateko azkar.Euskalkien inguruko jokoa da Euskalkitegia. Euskararen ahots eta kolore guztiak entzun eta ezagutzeko aukera emango dizuna. Joko erraza, publiko zabalarentzat pentsatua (euskaltzale, ikasle, irakasle, gazte eta nagusi...). "Euskal Herriko Ahotsak" proiektuko bideoak oinarri hartuta, Euskalkitegia jolasean, bideoetako lekukoak zer herritakoak diren asmatzea izango da gakoa. Eman play bideoari, findu zure belarria, eta erantzun hiztunak zer herritako euskara darabilen. Ahalik eta galderarik gehien asmatzea da erronka. Eta, asmatu ahala, puntuak lortzea eta mailaz igotzea. Proba bakoitzak puntu-kopuru ezberdina balioko du, eta zenbat eta zailagoa izan asmatzea, orduan eta puntu gehiago jasoko dituzu.
熱門國家 | 系統支援 | 版本 | 費用 | APP評分 | 上架日期 | 更新日期 |
---|---|---|---|---|---|---|
未知 | iOS App Store | 1.0.1 App下載 | 免費 | 2015-02-26 | 2015-06-03 |